Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 4:4-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei.

5. Bainan etzioten beguiratu Caini eta haren emaitzei: eta Cain borthizqui sumindu cen, eta erori cen haren beguithartea.

6. Eta Jaunac erran cioen: Certaco samurtu çare? eta certaco erori da çure beguithartea?

7. Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco.

8. Eta Cainec erran cioen Abel bere anaiari: Ilki gaitecen campora. Eta camporatu cirenean, Cain jauci citzaioen Abel bere anaiari, eta hil içan çuen.

9. Eta Jaunac erran cioen Caini: Non da Abel çure anaia? Hunec ihardesten dio: Ez daquit nic. Ni othe naiz ene anaiaren çaina?

10. Eta Jaunac erran cioen: Cer eguin duçu? çure anaiaren odola nire lurretic oihuz dagoquit.

11. Orai beraz madaricatua içanen çare lurraren gainean, ceina idequi baita harceco çure escutic çure anaiaren odola.

12. Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare.

13. Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 4