Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 4:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan.

17. Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic.

18. Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez.

19. Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac.

20. Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita.

21. Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita.

22. Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba.

23. Eta Lamequec erran cioten Ada eta Sela bere bi emazteei: Lamequen andreac, ençun çaçue ene boça, adi çaçue ene solasa: hil içan baititut guiçon bat ene escuticaco sarrasquian, eta guiçon gazte bat ene escuticaco cazcacoz.

24. Baldin Cainen heriotzea çazpitan içaten bada gaztigatua, Lamequena hiruretan hogoi eta hamaçazpi aldiz.

25. Adamec berriz ere eçagutu çuen bere emaztea: eta hunec içan çuen seme bat Seth deithu çuena, erraten çuelaric: Jaunac, Abel Cainec hil çuenaren orde, eman içan darot berce ondore bat.

26. Sethen ganic ere sorthu cen seme bat Enos deithu çuena: hau hasi içan cen Jaunari dei eguiten.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 4