Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 4:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çuc lanthu-eta, ez darozquitzu bere fruituac emanen: lurraren gainean ihes eta lekuz-leku ibilico çare.

13. Eta Cainec ihardetsi cioen Jaunari: Handieguia da ene bekatua, nic merecitzecotzat barkamendua.

14. Huna non egun kencen nauçun ene lurretic, eta ni gordeco naiz çure beguietaric, eta lurrean içanen naiz ibildaun eta ihesdun: beraz hilen nau edocein atzematen nauenac.

15. Eta Jaunac erran cioen: Ez da holacoric içanen: bainan nornahic hil deçan Cain çazpitan gaztigatua içanen da. Eta Jaunac Caini hatz bat eçarri içan cioen, atzematen çuenac hil etzeçançat.

16. Cain Jaunaren aitzinetic atheraturic ihesdun egon cen Edenetic iguzqui-sorce alderaco bazterretan.

17. Cainec bere emaztea eçagutu içan çuen; eta hau içorra guerthatu cen, eta erdi cen Henoquez: eta hiri bat eguin içan çuen eta deithu Henoc bere semearen icenetic.

18. Bada Henoc aitatu cen Iradez. Irad aitatu cen Mabiaelez. Mabiael aitatu cen Mathusaelez. Mathusael aitatu cen Lamequez.

19. Hunec hartu cituen bi emazte, bat Ada eta bercea Seia deitzen cirenac.

20. Ada amatu cen Jabelez, ceina içan baitzen olhetan daudecinen eta arçainen aita.

21. Eta haren anaia deitzen cen Jubal: hau içan cen arrabita eta maniura jotzen dutenen aita.

22. Sela ere amatu cen Tubalcainez, ceina içan baitzen harotz eta burdinazco eta letoinezco obra orotan languile. Noema cen Tubalcainen arreba.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 4