Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 4:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Adamec eçagutu çuen Eba, bere emaztea, ceina içorra guerthatu baitzen eta erdi Cainez, erraten çuelaric: Jaincoaren nahiarequin içan dut guiçon bat.

2. Berriz ere haurdun eguin cen Abel haren anaiaz. Bada Abel içan cen arçain, eta Cain laborari.

3. Eta handic asco egunen buruan, guerthatu cen Cainec Jaunari dohainac escaini cituela lurreco fruituetaric.

4. Abelec ere escaini cioizquien bere arthaldeco lehembicico sorthuetaric eta guicenenetaric: eta Jaunac beguiratu cioten Abeli eta haren emaitzei.

5. Bainan etzioten beguiratu Caini eta haren emaitzei: eta Cain borthizqui sumindu cen, eta erori cen haren beguithartea.

6. Eta Jaunac erran cioen: Certaco samurtu çare? eta certaco erori da çure beguithartea?

7. Baldin ongui eguiten baduçu, ez othe çare sariztatua içanen? eta gaizqui eguiten baduçu, çure bekatua ez othe da berehala çure atheraco? bainan hartaraco lehia çure baithan içanen da, eta çu nausitu behar çaizco.

8. Eta Cainec erran cioen Abel bere anaiari: Ilki gaitecen campora. Eta camporatu cirenean, Cain jauci citzaioen Abel bere anaiari, eta hil içan çuen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 4