Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 39:8-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:

9. Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?

10. Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen.

11. Bada, egun batez, Josep guerthatu cen etchean sarcera, eta cerbaiten eguitera lekucoric gabe:

12. Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.

13. Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela,

14. Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean,

15. Eta ene izquiritua ençunic, utzi darot escuz naducan capa, eta ihes eguin du campora.

16. Bere cintasunaren frogatzat beraz erakutsi cioen senharrari, etchera bihurtu cenean, atchiqui çuen capa,

17. Eta erran cioen: Erakarri duçun gathibu hebrearra sarthu da ni gana, nitaz irri eguin nahiz:

18. Eta oihuz aditu nauenean, utzi du atchiquitzen nioen capa, eta campora ihes eguin du.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 39