Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 39:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.

5. Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac.

6. Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira.

7. Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.

8. Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:

9. Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 39