Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 39:4-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.

5. Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac.

6. Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira.

7. Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.

8. Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:

9. Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?

10. Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen.

11. Bada, egun batez, Josep guerthatu cen etchean sarcera, eta cerbaiten eguitera lekucoric gabe:

12. Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.

13. Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela,

14. Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 39