Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 39:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta andreac, soineco petrailetic lothuric, erran cioen: Lo eguiçu enequin. Capa haren escuetan utziric, Josepec ihes eguin çuen, eta atheratu cen campora.

13. Emaztequiac ikusi çuenean capa bere escuetan, eta erdeinatua cela,

14. Deithu cituen etcheco guiçonac, eta erran cioten: Horra, guiçon hebrear hori ekarri dute hunat guri escarnio eguiteco: sarthu da ene gana, nitaz baliatu nahiz: eta ni oihuz hasi naicenean,

15. Eta ene izquiritua ençunic, utzi darot escuz naducan capa, eta ihes eguin du campora.

16. Bere cintasunaren frogatzat beraz erakutsi cioen senharrari, etchera bihurtu cenean, atchiqui çuen capa,

17. Eta erran cioen: Erakarri duçun gathibu hebrearra sarthu da ni gana, nitaz irri eguin nahiz:

18. Eta oihuz aditu nauenean, utzi du atchiquitzen nioen capa, eta campora ihes eguin du.

19. Horiec adituric, eta emaztearen solasen gainean sinhets-bereguia, nausia hasarretu cen borthizqui:

20. Eta Josep erran çuen, erregueren presonerac çaincen ciren presondeguian, eta han hersia cen.

21. Bainan Jauna Josepequin içan cen, eta hartaz urricalduric, gracia eman cioen presondeguico buruçaguiaren aitzinean.

22. Hunec escura eman ciozcan çainceco cituen presoner guciac: eta eguiten ciren gauça guciac Josepen manutic cihoacen.

23. Eta buruçaguiac, oro haren escura utziric, etzuen deuseren arduraric harcen: ecen Jauna Josepequin cen, eta haren eguincari guciac bidatzen cituen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 39