Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 39:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Josep eramana içan cen beraz Eguiptora, eta harat ekarri çuten Ismaeldarren escuetaric erosi çuen Putifarrec, ceina baitzen Faraonen ebaquia, armadaco buruçaguia eta eguiptoarra.

2. Eta Jauna harequin içan cen eta gauça gucietan ongui helcen cen; eta egoten cen bere nausiaren etchean.

3. Eta nausiac arras ongui baçaquien Jauna cela harequin, eta harec eguiten cituen guciac, Jaunac erabiliac cirela haren escuan.

4. Eta Josepec gracia aurkitu çuen bere nausiaren aitzinean, eta cerbitzatzen çuen; eta eçarria içanic gucien buruco, gobernatzen çuen fidatua içan citzaioen etchea, eta escuetara emanac citzaizcoen guciac.

5. Eta Jaunac Josepen gatic benedicatu çuen Eguiptoarraren etchea, eta nahiz hirian, nahiz bazterretan handitu cituen haren ontasunac.

6. Eta Putifarrec jaten çuen oguia baicic etzuen eçagutzen. Bada Josep cen ahurpegui ederrecoa, eta gogaragarria beguira.

7. Horren gatic asco egunen buruan etchecandreac beguiac arthiqui cituen Josepen gainera, eta erran cioen: Lo eguiçu enequin.

8. Hunec gauça tzar hori etzuen onhetsi eta erran cioen: Huna non ene nausiac, ene escuetara guciac utziric, ez daqui cer duen bere etchean:

9. Ez da deusere ene escuco ez denic, edo niri eman ez darotanic, çutaz landan, ceina baitzare haren emaztea: nola bada nic eguin deçaquet gaizqui hori, eta ene Jaincoaren aitzinean bekatu?

10. Egun oroz, horrelaco solasez emaztequi harec bilhatzen çuen guiçon gaztea, eta hau tzarqueriari ukoan çagoen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 39