Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 38:7-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta Her, Judaren seme çaharrena, içan cen gaixtaguin bat Jaunaren aitzinean: eta Jaunac hil içan çuen.

8. Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari.

9. Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.

10. Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten.

11. Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.

12. Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.

13. Thamarri berria ekarri cioten bere aitaguinarreba Thamnasera igaiten cela ardien motzaraztera.

14. Bere alhargun soinecoac utziric, theristroa hartu çuen: eta jaunzcura gambiaturic, jarri cen Thamarreraco bide-juntan Sela handitua celacotz, eta etziotelacotz senharçat eman.

15. Judac, hura ikusi içan çuenean, uste içan çuen nesca galdu cembait cela, ecen bere beguithartea gordea çaducan beldurrez-eta eçagutua içan cedin.

16. Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?

17. Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 38