Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 38:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Bada Judac Her bere seme çaharrenari harraraci cioen emazte bat, Thamar deitzen cena.

7. Eta Her, Judaren seme çaharrena, içan cen gaixtaguin bat Jaunaren aitzinean: eta Jaunac hil içan çuen.

8. Judac erran cioen beraz bere seme Onani: Sar çaiteci çure anaiaren emaztea gana, eta bat çaiteci harequin, ondoreac eraguiteco çure anaiari.

9. Hunec baitzaquien, bere anaiaren emaztea gana sarthuz, etzitzaizcola berari sorthuco haurrac, hacia ixurcen çuen lurrera, bere anaiaren iceneco haurric sort etzadiençat.

10. Eta horren gatic jo çuen Jaunac, ceren gauça hastiagarria çuen eguiten.

11. Judac erran cioen beraz bere erreina Thamarri: Çaude alhargun çure aitaren etchean, ene seme Sela handi dadien arteo: beldur cen ecen hura ere hil çadien bere anaiac beçala. Thamar goan cen eta egon bere aitaren etchean.

12. Bada asco egun iragan ondoan, hil cen Sueren alaba, Judaren emaztea: Juda, deithorearen ondoan, goçagailu harturic, igaiten cen bere ardi-moztaileetara, Thamnasera; bere eta bere arthaldeco arçain Hiras odolamtarra.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 38