Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 37:4-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bainan anaiec ikusteaz aitac berce seme guciac baino maiteago çuela, higüindu çuten, eta hari edocein gauça eztiqui erran etzeçoqueten.

5. Guerthatu ere cen bere anaiei kondatu ciotela ametsetaco ikuscari bat, hori içan cen herra handiago baten aria.

6. Erran içan cioten: Adi çaçue ikusi dudan ene ametsa.

7. Uste nuen espal lotzen hari guinela landa batean; eta ene espala jaiquitzen beçala cela, eta xutic guelditzen, eta çuen espalec inguruan jarriric adoratzen çutela ene espala.

8. Ihardetsi çuten haren anaiec: Gure erregue içan behar othe çare? ala çure azpico içanen gare? Amets eta solas horietaco aria içan cen beraz bekaizgo eta herracunde itchindi.

9. Berce amets bat ere ikusi çuen; eta hura kondatzean anaiei erran çuen: Ametsetan ikusi dut iduri iguzquia, ilharguia eta hameca içar adoratzen nindutela.

10. Hori bere aitari eta anaiei kondatu ciotenean, larderiatu çuen bere aitac, eta erran cioen: Cer erran nahi du amets horrec? nic eta çure amac eta çure anaiec adoratuco othe çaitugu lurraren gainean?

11. Bekaizgotan çagozcon berez bere anaiac: bainan aitac beguiesten çuen gauça minçatu gabetaric.

12. Eta haren anaiac Siquemen çaudelaric arthaldeen alhatzen,

13. Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec,

14. Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera.

15. Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.

16. Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac.

17. Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen.

18. Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua.

19. Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 37