Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 37:32-36 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Guiçonac igorri cituzten aitari hura eramatera, eta erraitera: Hau aurkitu dugu: ikusaçu hea den çure semearen soinecoa, ala ez.

33. Aitac eçagutu çuenean, erran çuen: Ene semearen soinecoa da: basabere gaixto batec jan du hura; basabereac iretsi du Josep.

34. Eta soinecoac urraturic, jaunci çuen çurdatza, dembora handiz auhendatzen çuelaric bere semea.

35. Eta haren haur guciac bilduric aitaren atsecabearen goçatzeco, etzuen goçagailuric nahi içan onhetsi, bainan erran çuen: Ene semea auhendatzen dudalaric jautsico naiz ifernura. Eta cirauelaric bere nigarretan,

36. Madiantarrec saldu çuten Josep Putifar, Faraonen ebaqui, soldadoetaco buruçaguiari.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 37