Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 37:3-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Bada Israelec bere seme gucien gainetic maite çuen Josep, ceren bere çaharcean içatu çuen; eta eguin cioen soineco carançacatu bat.

4. Bainan anaiec ikusteaz aitac berce seme guciac baino maiteago çuela, higüindu çuten, eta hari edocein gauça eztiqui erran etzeçoqueten.

5. Guerthatu ere cen bere anaiei kondatu ciotela ametsetaco ikuscari bat, hori içan cen herra handiago baten aria.

6. Erran içan cioten: Adi çaçue ikusi dudan ene ametsa.

7. Uste nuen espal lotzen hari guinela landa batean; eta ene espala jaiquitzen beçala cela, eta xutic guelditzen, eta çuen espalec inguruan jarriric adoratzen çutela ene espala.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 37