Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 37:15-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.

16. Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac.

17. Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen.

18. Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua.

19. Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea.

20. Çatozte, hil deçagun, eta arthic urtegui çahar hortara, eta erranen dugu: Basabere gaixto batec iretsi du: eta orduan ikulico du cerençat baliatu çaizcoen bene ametsac.

21. Bainan Errubenec, hori adituric, eguinahalaz han cen haren atheratzera hequien escuetaric, eta erraten çuen:

22. Ez dioçoçuela bicia ken, eta ez ixur odolic: bainan arthicaçue mortuan den urtegui hortara, eta iducatzue çuen escuac garbi: eta hola minço cen, Josep hequien escuetaric athera nahiz, eta hura bere aitari bihurcea gatic.

23. Beraz Josep heldu içan cen beçain laster bere anaietara, biluci çuten bere soineco luce carançatutic,

24. Eta arthiqui çuten urtegui çaharrera, ceina agortua baitzen.

25. Eta jarriac çaudelaric oguiaren jateco, ikusi cituzten Ismaeldar bidaiariac ethorcen Galaatetic, eta hequien cameluac, balsamuac, arraxina eta mina çaramazquitenac Eguiptora.

26. Judac beraz erran cioten bere anaiei: Cer baliatuco gare gure anaia hilçaz, eta haren odola gordetzeaz?

27. Hobe da salcea Ismaeldarrei, eta gure escuac ez kutsatzea: ecen gure anaia da eta gure haraguia. Anaiac erori ciren haren hitzetara.

28. Eta hura urteguitic atheraric, iragaiten ciren Madiantar tratulariei, hogoi cilharrezcotan saldu çuten Ismaeldarrei, ceinec Eguiptora eraman baitzuten.

29. Eta Erruben itzuliric urteguira, etzuen causitu haurra:

30. Soinecoac urratu cituen eta bene anaietara goanic, erran cioten: Haurra ez da agueri eta norat eguinen dut nic?

31. Bainan hartu çuten Josepen soinecoa, eta hil çuten pittica baten odolean gorritu çuten.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 37