Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 37:11-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bekaizgotan çagozcon berez bere anaiac: bainan aitac beguiesten çuen gauça minçatu gabetaric.

12. Eta haren anaiac Siquemen çaudelaric arthaldeen alhatzen,

13. Israelec erran cioen: Çure anaiec ardiac alhatzen dituzte Siquemen: çato, igorrico çaitut hequietara. Ihardetsiric hunec,

14. Huna non naicen, aitac erran cioen: Çoaci, eta ikusaçu hea guciac ongui doacen çure anaiençat eta aciendençat: eta erakarrico darozquidatzu berriac cer iragaiten den. Hebrongo haranetic igorria içanic, ethorri cen Siquemera.

15. Eta guiçon batec atzeman çuen bazterrez bazter çabilala, eta galdatu cioen hea cer bilhatzen çuen.

16. Josepec ihardetsi çuen: Ene anaiac bilhatzen ditut; erakutz diçadaçu non alhatzen dituzten arthaldeac.

17. Eta guiçonac erran cioen: Goan dira toqui huntaric: bainan aditu ditut elkarri erraten: Goacen Dothainera. Josep goan cen beraz bere anaien ondotic, eta atzeman cituen Dothainen.

18. Urrunera hauquiec ikusi çutenean, hura hurbildu baino lehen, eguin çuten haren hilceco asmua.

19. Eta elkarri erraten çuten: Huna non heldu den gure ametseguilea.

20. Çatozte, hil deçagun, eta arthic urtegui çahar hortara, eta erranen dugu: Basabere gaixto batec iretsi du: eta orduan ikulico du cerençat baliatu çaizcoen bene ametsac.

21. Bainan Errubenec, hori adituric, eguinahalaz han cen haren atheratzera hequien escuetaric, eta erraten çuen:

22. Ez dioçoçuela bicia ken, eta ez ixur odolic: bainan arthicaçue mortuan den urtegui hortara, eta iducatzue çuen escuac garbi: eta hola minço cen, Josep hequien escuetaric athera nahiz, eta hura bere aitari bihurcea gatic.

23. Beraz Josep heldu içan cen beçain laster bere anaietara, biluci çuten bere soineco luce carançatutic,

24. Eta arthiqui çuten urtegui çaharrera, ceina agortua baitzen.

25. Eta jarriac çaudelaric oguiaren jateco, ikusi cituzten Ismaeldar bidaiariac ethorcen Galaatetic, eta hequien cameluac, balsamuac, arraxina eta mina çaramazquitenac Eguiptora.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 37