Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 35:9-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Bada Jaincoa berriz ere aguertu içan citzaioen Jacobi Mesopotamia Siriacotic bihurtuz gueroztic, eta benedicatu içan çuen,

10. Erraten cioelaric: Hemendic aitzina etzare Jacob deithuco, bainan çure icena içanen da Israel. Eta hura deithu çuen Israel.

11. Eta erran içan cioen: Ni naiz Jainco guciz ahalduna, berha eta popula çaite: jendaiac eta jendaquietaco populuac ilkico dira çu ganic, eta erregueac atheratuco dira çure erraietaric.

12. Eta Abrahami eta Isaaqui eman içan diotedan lurra, emanen darotzut çuri, eta çure ondotic çure ondocoei.

13. Eta goan cen haren ganic.

14. Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric;

15. Toqui hura deitzen çuelaric Bethel.

16. Handic goan ondoan, ethorri cen uda-haspeneco Efraterateco lurrera, ceinetan Erraquel haur-minetan celaric,

17. Ecin erdiz jarri baitzen hilceco menean. Eta emaguinac erran cioen: Ez içan beldurric, ceren hau ere seme bat içanen baituçu.

18. Bainan bicia baitzihoaquien oinhacez eta jadanic hil hurran baitzen, bere semea deithu çuen Benoni: erran nahi baita, ene oinhaceco semea; bainan aitac deithu çuen Benjamin, erran nahi da, escuineco semea.

19. Hil cen beraz Erraquel, eta ehorcia içan cen Efrateraco bidean, hura baita Beteleme.

20. Eta Jacobec eçarri çuen haren hobiaren gainean orhoitpeneco iscribu bat, egungo eguna arteo dirauena.

21. Handic ilkiric, olha jarri çuen Arthaldearen dorreaz haindian.

22. Aurkinça hartan çagoelaric, Erruben goan cen eta lo eguin çuen bere aitaren ohaide Balarequin: eta hori etzen den-gutiena gordea egotu. Bada, Jacoben semeac ciren hamabi.

23. Liaren semeac: Erruben çaharrena, eta Simeon, eta Lebi, eta Juda, eta Isacar, eta Çabulon.

24. Erraquelen semeac: Josep eta Benjamin.

25. Erraquelen nescato, Balaren semeac: Dan eta Nefthali.

26. Liaren nescato, Celpharen semeac: Gad eta Aser: horiec dira Jacoben seme Mesopotamia Siriacoan sorthuac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 35