Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 35:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta han eguin çuen aldare bat, eta deithu çuen toqui hura Jaincoaren etchea: ecen han aguertu içan citzaioen Jaincoa anaiaren ihes cihoanean.

8. Muga berean hil içan cen Debora Errebecaren unhidea, eta ehorcia içan cen Bethelgo ondoan, haritz baten azpian: eta toqui hura deithua içan cen Nigar-haritz.

9. Bada Jaincoa berriz ere aguertu içan citzaioen Jacobi Mesopotamia Siriacotic bihurtuz gueroztic, eta benedicatu içan çuen,

10. Erraten cioelaric: Hemendic aitzina etzare Jacob deithuco, bainan çure icena içanen da Israel. Eta hura deithu çuen Israel.

11. Eta erran içan cioen: Ni naiz Jainco guciz ahalduna, berha eta popula çaite: jendaiac eta jendaquietaco populuac ilkico dira çu ganic, eta erregueac atheratuco dira çure erraietaric.

12. Eta Abrahami eta Isaaqui eman içan diotedan lurra, emanen darotzut çuri, eta çure ondotic çure ondocoei.

13. Eta goan cen haren ganic.

14. Eta Jacobec, Jaincoa minçatu içan citzaioen lekuan orhoitpeneco harri bat landatu çuen, arno escainçac eguinic eta olioa ixuriric;

15. Toqui hura deitzen çuelaric Bethel.

16. Handic goan ondoan, ethorri cen uda-haspeneco Efraterateco lurrera, ceinetan Erraquel haur-minetan celaric,

17. Ecin erdiz jarri baitzen hilceco menean. Eta emaguinac erran cioen: Ez içan beldurric, ceren hau ere seme bat içanen baituçu.

18. Bainan bicia baitzihoaquien oinhacez eta jadanic hil hurran baitzen, bere semea deithu çuen Benoni: erran nahi baita, ene oinhaceco semea; bainan aitac deithu çuen Benjamin, erran nahi da, escuineco semea.

19. Hil cen beraz Erraquel, eta ehorcia içan cen Efrateraco bidean, hura baita Beteleme.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 35