Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 35:18-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Bainan bicia baitzihoaquien oinhacez eta jadanic hil hurran baitzen, bere semea deithu çuen Benoni: erran nahi baita, ene oinhaceco semea; bainan aitac deithu çuen Benjamin, erran nahi da, escuineco semea.

19. Hil cen beraz Erraquel, eta ehorcia içan cen Efrateraco bidean, hura baita Beteleme.

20. Eta Jacobec eçarri çuen haren hobiaren gainean orhoitpeneco iscribu bat, egungo eguna arteo dirauena.

21. Handic ilkiric, olha jarri çuen Arthaldearen dorreaz haindian.

22. Aurkinça hartan çagoelaric, Erruben goan cen eta lo eguin çuen bere aitaren ohaide Balarequin: eta hori etzen den-gutiena gordea egotu. Bada, Jacoben semeac ciren hamabi.

23. Liaren semeac: Erruben çaharrena, eta Simeon, eta Lebi, eta Juda, eta Isacar, eta Çabulon.

24. Erraquelen semeac: Josep eta Benjamin.

25. Erraquelen nescato, Balaren semeac: Dan eta Nefthali.

26. Liaren nescato, Celpharen semeac: Gad eta Aser: horiec dira Jacoben seme Mesopotamia Siriacoan sorthuac.

27. Jacob ethorri cen guero bere aita Isaaquen gana Mambrera, Arbeeco hirira, ceina baita Hebron, eta ceinetan arrotz egotu baitziren Abraham eta Isaac.

28. Eta Isaaquen egunac bethe ciren ehun eta lau hogoi urthez.

29. Eta adinac ahituric hil cen: eta çahartua, eta egunez bethea batu cen bere populuari; eta Esau eta Jacob bere semeec ehorci içan çuten.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 35