Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 34:10-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue.

11. Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut:

12. Berha çaçue dotea eta emaitzac galda, eta gogo onez emanen ditut galdatuac: indaçue bakarric nescatcha hau emaztetzat.

13. Jacoben semeec, beren arrebari eguina içan citzaioen borcharen hisiaz, ihardetsi cioten Siquemi eta bere aitari malçurqueria gogoan cerabilatelaric:

14. Ez deçaquegu eguin çuec galdeguiten duçuena, ez-etare eman gure arreba guiçon ingurebaquia ez den bati; hori gauça cilhegui ez dena eta tzarra delacotz gu-tartean.

15. Bainan hortan batasun eguin deçaquegu, baldin eguin nahi baçarete gure bardin, eta ingurebaquitzen badira çuen arteco guiçonqui guciac.

16. Orduan emanen ditugu eta hartuco, çuec çuen alabac, eta guc gureac: eta egonen gare çuequin, eta populu bat içanen gare.

17. Bainan ingurebaquiac ez baduçue içan nahi, hartuco dugu gure alaba, eta hemendic goanen gare.

18. Escainça hori içan cen Hemorren eta haren seme Siquemen gogaraco;

19. Eta guiçon-gazte horrec etzuen luçatu non galdeguina etzuen berehala bethetzen: ecen hainitz çuen maite nescatcha; eta bera hainitz ikusia cen bere aitaren etchean.

20. Eta hirico athera sarthuric, minçatu ciren populuari:

21. Guiçon hauquiec baquetiarrac dira, eta nahi dute egon gurequin: sal-erositan hari beitez lur huntan, lant beçate, hedatua eta çabala da eta languilez escas da: hartuco ditugu horien alabac emaztetzat, eta horiei emanen diotzotegu gureac.

22. Gauça bakar bat da on handi hori guibelatzen duena: ingurebaquitzen baditugu gure guiçonquiac, jendaqui horren ohitzaren arabera eguiteco,

23. Horien onac, arthaldeac eta dituzten guciac gureac içanen dira: onhets diotzotegun hori bera, eta elkarrequin egoten garelaric populu bakar bat eguinen dugu.

24. Oro hitz berera ethorri ciren, guiçonqui guciac ingurebaquiric.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 34