Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 34:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dina, Liaren alaba, ilki cen leku hartaco emaztequien ikustera.

2. Ikusi çuenean Siquemec, Hemor hebearraren, leku hartaco buruçaguiaren semeac, maithatu çuen, eta ebatsi eta harequin lo eguin çuen, doncellari borcha eguiten cioelaric.

3. Eta bihotza josi citzaioen hari, eta bere lausengüez eztitu çuen haren goibeldura.

4. Eta bere aita Hemorren gana goanic, erran cioen: Onhets diçadaçu nescatcha hori emaztetzat.

5. Jacobec hori aditu çuenean, semeac campoan cituelaric acienden alhatzen, ixilic guelditu cen hequiec bihurtu arteo.

6. Eta Hemor, Siquemen aita ilki celaric Jacobi minçatzeco,

7. Huna non Jacoben semeac heldu ciren campotic; eta aditu çutenean cer cen guerthatu, hasarre handitan eman ciren, ceren gauça itsusia guerthatu cen Israelen, eta Jacoben alaba borchatzea, gauça debecatua eguin celacotz.

8. Hemor beraz minçatu citzaioten: Siquem ene semea bihotzez josi da çuen alabari, emoçue emaztetzat;

9. Eta ezconcez bat gaitecen: igutzue çuen alabac, eta har çatzue gure alabac;

10. Eguiçue çuen egoitza gurequin, lurra çuen escuco da; lant çaçue, salerositan hari çaitezte, eta lurra goça çaçue.

11. Siquemec ere erran cioten Dinaren aitari eta anaiei: Gracia aurki beçat çuen aitzinean, eta erabaquitzen duçuen gucia emanen dut:

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 34