Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 32:22-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia.

23. Eta cituenac oro iraganaraciric,

24. Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo.

25. Eta guiçonac ikusi çuenean ecin garhait ceçaqueela, uquitu cioen ixtaçaina, eta ihartu citzaioen berehala,

26. Eta erran cioen Jacobi: Utz neçaçu goatera, ecen oraicotz goratua da arguizcorria. Ihardetsi cioen: Etzaitut utzico, non ez nauçun benedicatzen.

27. Hunec erran cioen: Cer da çure icena? Ihardetsi cioen: Jacob.

28. Eta hunec erran cioen: Gaurgoiti etzare deithuco Jacob, bainan bai Israel: ceren hazcar içan baçare Jaincoaren contra, hambatenaz guehiago nausituco çare guiçonen contra.

29. Jacobec galdatu cioen: Erradaçu, cer duçu icena? Ihardetsi çuen: Certaco duçu ene icenaz galde? Eta benedicatu çuen han berean.

30. Eta Jacobec deithu çuen leku hura Phanuel, erraten çuelaric: Ikusi dut Jaincoa bekoz beko, eta beguiratu dut ene bicia.

31. Eta iguzquia atheratu citzaioen Phanuel iragan-eta berehala: bainan çango batez maingu eguiten çuen.

32. Aria hortaz Israelen semeec ez dute oraico eguna arteo jaten Jacoben ixterrean ihartu cen çainetic: ceren ixtaçain hura uquitua içanic, elcortu baitzen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 32