Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 32:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec?

18. Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da.

19. Manu bera eman cioten bigarrenari eta hirugarrenari eta arthaldeen eraguile guciei, erraten ciotelaric: Hitz berez, minçatuco çarete Esauri atzematen duçuenean.

20. Eta erranen dioçue oraino: Jacob çure cerbitzaria ere gure bideari jarraiquitzen da. Cioen ecen: Aitzinean igorcen ditudan emaitzez eztituco dut hura, eta guero ikusico dut: beharbada beguitharte eguinen darot.

21. Emaitzac goan ciren beraz aitzinean; bainan bera campetan guelditu cen gau hartan,

22. Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia.

23. Eta cituenac oro iraganaraciric,

24. Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 32