Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 32:13-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta gau hura han lo eguin ondoan, bere içatean bereci cituen emaitzac bere anaia Esaurençat,

14. Berrehun ahunz, hogoi aker, berrehun ardi, eta hogoi ahari,

15. Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume.

16. Eta igorri cituen bere sehiez arthalde bakotcha berez, sehiei erraten ciotelaric: Çoazte ene aitzinean, eta arte bat utz çaçue arthalde batetic bercera,

17. Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec?

18. Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da.

19. Manu bera eman cioten bigarrenari eta hirugarrenari eta arthaldeen eraguile guciei, erraten ciotelaric: Hitz berez, minçatuco çarete Esauri atzematen duçuenean.

20. Eta erranen dioçue oraino: Jacob çure cerbitzaria ere gure bideari jarraiquitzen da. Cioen ecen: Aitzinean igorcen ditudan emaitzez eztituco dut hura, eta guero ikusico dut: beharbada beguitharte eguinen darot.

21. Emaitzac goan ciren beraz aitzinean; bainan bera campetan guelditu cen gau hartan,

22. Eta goicic jaiquiric, hartu cituen bere bi emazteac, eta bequien bi nescatoac, bere hameca semeequin, eta iragan çuen Jaboqueco ubia.

23. Eta cituenac oro iraganaraciric,

24. Bakarric guelditu cen: eta huna guiçon bat harequin borroca hari cela goiça arteo.

25. Eta guiçonac ikusi çuenean ecin garhait ceçaqueela, uquitu cioen ixtaçaina, eta ihartu citzaioen berehala,

26. Eta erran cioen Jacobi: Utz neçaçu goatera, ecen oraicotz goratua da arguizcorria. Ihardetsi cioen: Etzaitut utzico, non ez nauçun benedicatzen.

27. Hunec erran cioen: Cer da çure icena? Ihardetsi cioen: Jacob.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 32