Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 32:12-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çuc erran içan darotaçu benedicatuco nauçula, eta ene ondoreac usutuco dituçula itsasoco legarra beçala, eta ecin kondatuac içanen direla beren oste handia gatic.

13. Eta gau hura han lo eguin ondoan, bere içatean bereci cituen emaitzac bere anaia Esaurençat,

14. Berrehun ahunz, hogoi aker, berrehun ardi, eta hogoi ahari,

15. Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume.

16. Eta igorri cituen bere sehiez arthalde bakotcha berez, sehiei erraten ciotelaric: Çoazte ene aitzinean, eta arte bat utz çaçue arthalde batetic bercera,

17. Eta manatu çuen lehembicicoa, erraten cioelaric: Bidean aurkitzen baduçu ene anaia Esau, eta galde eguiten badarotzu: Norena çare? edo: Nora çoaci? edo: Norenac dira eraguiten dioçuten acienda horiec?

18. Ihardetsico dioçu: Çure cerbitzari Jacobenac: emaitzetan igorcen diozca Esau bere jaunari: bera ere gure ondotic heldu da.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 32