Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 32:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jacobec ere eguin çuen abiatua cen bideaz: eta Jaincoaren aingueruac ethorri citzaizcon aitzinera.

2. Hequiec ikusi cituenean, erran çuen: Hemen dira Jaincoaren campac; eta deithu çuen leku hura Mahanaim, erran nahi baita, campac.

3. Eta bere aitzinean mandatariac igorri cituen bere anaia Esauri Seirreco lurrera, Edomen aurkinçara;

4. Eta manu eguin cioten, erraten ciotelaric: Huneletan minçatuco çarete Esau ene jaunari: Huna cer dioen Jacob çure anaiac: Arrotz beçala içatu naiz Labanen baithan, eta han egotu naiz orai arteo.

5. Baditut idiac, eta astoac, eta ardiac, eta muthilac, eta nescatoac: eta egun igorcen ditut mandatariac ene jaunari, gracia aurki deçadançat berorren aitzinean.

6. Eta Jacoben gana bihurtu ciren mandatariac, erraten çutelaric: Içatu gare Esau çure anaia baithan, eta huna herresacan heldu çaitzula bidera lau ehun guiçonequin.

7. Jacob beldurtu cen hainitz; eta bere icialduran, eçarri cituen bi mulçotan berequin çuen jendea, eta arthaldeac, ardi, idi eta camelu,

8. Erraten çuelaric: Esau heldu bada mulço batetara eta hura jo deçan, berce guelditua, itzurico da.

9. Eta Jacobec erran çuen: Abraham ene aitaren Jaincoa, eta Isaac ene aitaren Jaincoa, Jauna, ceinac erran içan baitarotaçu: Itzul çaite çure lurrera, eta çure sor-lekura, eta benedicatuco çaitut.

10. Ez ditut mereci çure urricalmenduac, ez-etare çure cerbitzariari iduqui dioçun cintasuna. Ene makilarequin iragan içan dut Jordaneco ur hori, eta orai bihurcen naiz bi mulçorequin.

11. Itzur neçaçu ene anaia Esauren escuari, ceren hainitz bainaiz haren lotsa, beldurrez ethorriric jo deçan ama bere haurrequin.

12. Çuc erran içan darotaçu benedicatuco nauçula, eta ene ondoreac usutuco dituçula itsasoco legarra beçala, eta ecin kondatuac içanen direla beren oste handia gatic.

13. Eta gau hura han lo eguin ondoan, bere içatean bereci cituen emaitzac bere anaia Esaurençat,

14. Berrehun ahunz, hogoi aker, berrehun ardi, eta hogoi ahari,

15. Hogoi eta hamar camelu urrix beren umeequin, berrogoi behi eta hogoi cecen, hogoi asto urrix eta hamar astocume.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 32