Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:5-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin.

6. Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita.

7. Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera.

8. Erran içan badu: Bildots nabarrac içanen dira çure sari: ardi guciec eguiten cituzten ume nabarrac: berçaldera erran duenean: Xuriac hartuco dituçu saritzat; arthalde guciec ume xuriac eguin dituzte.

9. Eta Jaincoac çuen aitari kendu dio ontasuna niri emateco.

10. Ecen ernalceco aroa ethorri ondoan, alchatu ditut beguiac, eta ametsetan ikusi ditut urrixen gainera igaiten ciren orotsac pintarnatuac eta nabarrac cirela.

11. Eta Jaincoaren aingueruac erran içan darot ametsetan: Jacob. Eta nic ihardetsi diot: Huna non naicen.

12. Erran darot: Alcha çatzu beguiac eta ikus çatzu urrixen gainera igaiten diren orots guciac asco carancetacoac eta pintarnatuac. Ikusi ditut ecen Labanec eguin darozquitzun guciac.

13. Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco.

14. Eta Erraquelec eta Liac ihardetsi cioten: Ez othe dugu gure aitaren etcheco onetan eta çucenean ondarric ere harceco?

15. Ez othe gaitu erakutsi atze batzuec beçala? ez othe gaitu saldu, eta gure balioa ez othe du jan?

16. Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac.

17. Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen.

18. Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.

19. Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.

20. Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala.

21. Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric,

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31