Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:46-55 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten:      

47. Labanec hura deithu çuen Lekucoaren munhoa, eta Jacobec Lekucotasuneco meta, ceinec bere minçaiaco ariaren arabera.

48. Eta Labanec erran çuen: Munho hau içanen da egun çure eta ene artean lekuco; eta horren gatic deithua içan da Galaad, erran nahi da, Lekucoaren munhoa.

49. Jaincoac beguira beçagu eta erabaqui beça gure artean, ceinec gure aldera eguin duquegunean,

50. Baldin atsecaberic ematen badioçute ene alabei, eta hauquien gainera berce emazteric harcen baduçu: gure solasac ez du lekuco berceric Jaincoa baicic ceina beguira baitagocu.

51. Eta Jacobi erran cioen berriz: Huna munho hau, eta harria çure eta ene artean xutic landatu dudana,

52. Lekuco içanen dira: munho hau, diot, eta harria içan beitez lekuco, baldin nic hau iragaiten badut çure ganaco aldera, edo çuc iragaiten baduçu, ene gaitza burutan duçularic.

53. Abrahamen Jaincoac eta Nacorren Jaincoac, hequien aitaren Jaincoac erabac beça gure artean. Jacobec beraz cin eguin çuen Isaac bere aitaren beldurraz.

54. Eta bitimac imolaturic, deithu cituen bere anaiac oguia jan ceçatençat. Jan ondoan, hauquiec baratu ciren han berean.

55. Bainan gabaz jaiquiric, Labanec musu eman cioten bere seme-alabei, eta benedicatu cituen: guero itzuli cen bere lekuetara.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31