Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:37-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Eta ikartu dituçu ene pusca guciac? Cer kausitu duçu çure etcheco on gucietaric? Minça çaite hemen ene anaien eta çureen aitzinean, eta erabac beçate çure eta ene artean.

38. Hortacotzat içatu naiz hogoi urthez çurequin? çure ardiac eta ahunçac ez dira barret egon; ez ditut jan çure arthaldeco ahariac:

39. Ihiciec eramana ez, darotzut erakutsi, eta calte gucia neronec estalcen nuen: ohorgoz galdu den guciaz ordaina beharcen cinduen ni ganic.

40. Egunaz beroac erretzen ninduen, eta gabaz hotzac hormatzen, eta loa ihes çabilan ene beguietaric.

41. Horrela cerbitzatu içan çaitut çure etchean hogoi urthez, hamalauez çure alabençat, eta feiez çure arthaldeençat: ene saria ere gambiatu duçu hamar aldiz.

42. Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu.

43. Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei?

44. Çato beraz, eta batasun eguin deçagun: çure eta ene artean lekucotasunetan içan dadiençat.

45. Hartaco Jacobec hartu çuen harri bat eta xutic eçarri orhoipenetan;

46. Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten:      

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31