Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:30-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Nasqui çure ahaideetara goatera gutician cinen eta çure aitaren etchera lehian; bainan certaco ebatsi darozquidatzu ene jaincoac?

31. Jacobec ihardetsi cioen: Çuc jaquin gabean abiaraci nauena da çure alabac borchaca eraman cinaitzan beldurra.

32. Bainan ebasco jaçarcen darotasunaz: noren ere escuetan atzemanen baitira çure jaincoac, eta hura hila içan bedi gure anaien aitzinean. Bilha çaite; eta çureric ene baithan atzemanen duçun gucia, har çaçu. Horiec erratean, etzaquien Erraquelec ebatsiac cirela jaincordeac.

33. Beraz Jacoben eta Liaren olhetan, eta bi nescatoenetan sarthuric, Labanec etzituen aurkitu. Bainan Erraquelen olhan sarthu cenean,

34. Hunec çalhuqui gorde cituen jaincordeac camelu baten ihaurquinaren azpian, eta gainean jarri cen: Labanec olha gucia ikarcen çuelaric eta deusic ez aurkitzen,

35. Erraquelec erran cioen: Ez bedi samur, ene jauna, berorren aitzinean ceren ecin xuti banaiteque: ecen emaztequiei ethorri ohi çaiotena guerthatu çait niri. Hola enganatu çuen bilhatzailearen artha.

36. Orduan suminduric, Jacobec erran cioen larderiarequin Labani: Cer hoben, edo cer gaizqui nic eguinic berotu çare hola ene ondotic,

37. Eta ikartu dituçu ene pusca guciac? Cer kausitu duçu çure etcheco on gucietaric? Minça çaite hemen ene anaien eta çureen aitzinean, eta erabac beçate çure eta ene artean.

38. Hortacotzat içatu naiz hogoi urthez çurequin? çure ardiac eta ahunçac ez dira barret egon; ez ditut jan çure arthaldeco ahariac:

39. Ihiciec eramana ez, darotzut erakutsi, eta calte gucia neronec estalcen nuen: ohorgoz galdu den guciaz ordaina beharcen cinduen ni ganic.

40. Egunaz beroac erretzen ninduen, eta gabaz hotzac hormatzen, eta loa ihes çabilan ene beguietaric.

41. Horrela cerbitzatu içan çaitut çure etchean hogoi urthez, hamalauez çure alabençat, eta feiez çure arthaldeençat: ene saria ere gambiatu duçu hamar aldiz.

42. Abraham ene aitaren Jaincoac eta Isaaquen beldurrac lagundu ez banindute, biluz-gorriric beharbada igorrico ninduçun: Jaincoac ene atsecabeari eta ene escuetaco lanari beguiratu diote, eta atzo jaçarri içan darotzu.

43. Labanec ihardetsi cioen: Ene alabac eta semeac eta çure arthaldeac, eta ikusten dituçun guciac eneac dira: cer eguin deçoquetet ene alabei eta ilobasoei?

44. Çato beraz, eta batasun eguin deçagun: çure eta ene artean lekucotasunetan içan dadiençat.

45. Hartaco Jacobec hartu çuen harri bat eta xutic eçarri orhoipenetan;

46. Eta erran cioten bere anaiei: Ekar çatzue harriac. Eta bilduric munho bat eguin çuten, eta haren gainean jan çuten:      

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31