Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Ohartu ere cen Labanen beguithartea etzela haren aldera ez atzo, ez herenegun beçala:

3. Eta oroz gainetic Jaunac hari erranic: Itzul çaite çure aitzinecoen lurrera, eta çure ahaidegora, eta ni çurequin içanen naiz.

4. Igorri çuen Erraquelen eta Liaren bilha eta deithu cituen arthaldeac alhatzen cituen toquira.

5. Eta erran cioten: Ikusten dut çuen aitaren beguithartea ez dela ene aldera ez atzo, ez herenegun beçala: bainan ene aitaren Jaincoa içan da enequin.

6. Eta cerorrec badaquiçue ene indar oroz cerbitzatu dudala çuen aita.

7. Bainan çuen aitac enganatu nau, eta hamar aldiz gambiatu du ene saria: eta bizquitartean Jaincoac ez du utzi niri bidegabe eguitera.

8. Erran içan badu: Bildots nabarrac içanen dira çure sari: ardi guciec eguiten cituzten ume nabarrac: berçaldera erran duenean: Xuriac hartuco dituçu saritzat; arthalde guciec ume xuriac eguin dituzte.

9. Eta Jaincoac çuen aitari kendu dio ontasuna niri emateco.

10. Ecen ernalceco aroa ethorri ondoan, alchatu ditut beguiac, eta ametsetan ikusi ditut urrixen gainera igaiten ciren orotsac pintarnatuac eta nabarrac cirela.

11. Eta Jaincoaren aingueruac erran içan darot ametsetan: Jacob. Eta nic ihardetsi diot: Huna non naicen.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31