Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.

19. Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.

20. Eta Jacobec etzioen nahi içan aithortu bere aitaguinarrebari ihes cihoala.

21. Beraz goan cenean bera bere çuceneco cituen guciequin, eta ibaia iraganic Galaadeco mendiari buruz cihoalaric,

22. Hirugarren egunean Laban jaquinsun eguina içan cen Jacobec ihes eguin çuela.

23. Bere anaiac harturic, jarraiqui citzaioen çazpi egunez eta atzeman çuen Galaadeco mendian.

24. Eta ametsetan ikusi çuen Jaincoa ceinac erraten baitzioen: Beguira çaite Jacobi deusere gogorric erratetic.

25. Eta jadanic Jacobec mendian hedatua çuen bere olha: eta Labanec jarraiquiric bere anaiequin atseman çuenean, harec ere bere olha landatu çuen mendi berean.

26. Eta Jacobi erran cioen: Certaco haritu çare horrela, ixilca eramateco ene alabac, ezpataz bildu gathibuac iduri?

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31