Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 31:13-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Ni naiz Bethelgo Jaincoa, non harria gançutu baitzinduen eta niri botu eguin. Orai beraz jaiqui çaite, eta athera lur huntaric, çure sor-lekura itzulceco.

14. Eta Erraquelec eta Liac ihardetsi cioten: Ez othe dugu gure aitaren etcheco onetan eta çucenean ondarric ere harceco?

15. Ez othe gaitu erakutsi atze batzuec beçala? ez othe gaitu saldu, eta gure balioa ez othe du jan?

16. Bainan Jaincoac hartu ditu gure aitaren onac, eta eman darozquigu guri eta gure semeei; eguizquitzu beraz Jaincoac çuri manatu guciac.

17. Jacob xutitu cen beraz; eta haurrac eta emazteac cameluen gainean eçarriric, goan cen.

18. Eta eraman cituen bere içate guciac, eta arthaldeac, eta Mesopotamian irabaci cituen guciac, eguiten çuelaric bere aita Isaaquen gana, Canaango lurrera.

19. Ordu hartan Laban goana cen ardien moztera, eta Erraquelec ebatsi cituen bere aitaren jaincordeac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 31