Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:4-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta eman cioen ezconçaz Bala: hau,

5. Guiçona hurbilduric, amatu cen, eta erdi seme batez.

6. Eta Erraquelec erran çuen: Jaunac erabaqui du ene alde, eta ençun du ene boça, seme bat niri ematean; eta horren gatic deithu çuen Dan.

7. Eta berriz ere amaturic, Balac eguin çuen berce seme bat,

8. Ceinetaz Erraquelec erran baitzuen: Jaincoac erkatu nau ene ahizpari eta garai guelditu naiz; eta haurra deithu çuen Nefthali.

9. Liac eçaguturic haur eguitetic guelditu cela, eman cioen Jacobi Celpha bere nescatoa,

10. Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi,

11. Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat.

12. Celphac eguin çuen berce seme bat ere,

13. Eta Liac erran çuen: Hori ene dohatsutasuneraco; ecen dohatsua erranen naute emaztequiec: horren gatic haurra deithu çuen Aser,

14. Bada, Erruben landetara atheratu cen batez ogui-ephaitzetan, atzeman cituen urrilo bihiac eta ekarri ciozcan bere ama Liari: Eta Erraquelec erran cioen ahizpari: Indaçu çure semearen urrilo bihietaric.

15. Hunec ihardetsi cioen: Ez othe çaitzu asqui iduri senharra eramatea niri, ene semearen urrilo bihiac eraman gabe? Erraquelec erran cioen: Çure semearen urriloen truc, gaur lo eguin beça Jacobec çurequin.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30