Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:37-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

37. Jacobec beraz harturic burçunz, amanda, eta albo çaharo hece batzuec açala kendu cioten cembaiti: eta açala kendu ondoan larrutuac içan cirenetan, xuria aguertu cen: bainan oso utzi cituenac ferde guelditu ciren: eta holetan colore bat baino guehiago eguin cen.

38. Eta eçarri cituen asquetan ceinetara ixurcen baitzen ura, arthaldeec edatean beguien azpian içan cetzatençat çaharoac, eta beguien aitzinean ernal citecençat.

39. Eta guerthatu cen ardiec çaharoei beguiratzen ciotela estal-orduan, eta ume pintarnatuac, nabarrac eta asco carancetacoac eguiten cituztela.

40. Eta Jacobec bereci çuen arthaldea, eta çaharoac eçarri cituen asquetan aharien beguien azpian: eta çuriac eta belçac ciren guciac, Labanenac ciren, gaineracoac berriz Jacobenac, elkarren artean arthaldeac bereci ondoan.

41. Beraz ardiac estalcen ciren lehembicico aroan, Jacobec çaharoac asquetan eçarcen cituen ardien eta aharien aitzinean, ernal citecençat hequiei beguira çaudelaric.

42. Bainan estalce berantiarra cenean eta azquen ernalaldia, çaharoac etzituen eçarcen. Eta eguin cen beranteco umeac cirela Labanenac, eta goixtiarrac Jacobenac.

43. Holetan guiçona aberastu cen ohi ez den beçala, eta içan cituen arthalde hainitz, nescato eta muthil, camelu eta asto.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30