Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:24-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat.

25. Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.

26. Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan.

27. Labanec erran cioen: Gracia ardiets biaçat çure aitzinean, ecen frogançaz eçagutu dut Jaincoac çu gatic benedicatu nauela.

28. Cerorrec xeda çaçu eman behar darotzudan saria.

29. Jacobec ihardetsi çuen: Badaquiçu nolatan cerbitzatu çaitudan, eta çure ontasuna cer eguin den ene escuetan.

30. Guti cinduen ni ethorri aitzinean, eta orai aberats eguina çare, eta Jaunac benedicatu çaitu ni sarthu naicen ordutic. Çucen da beraz nic ere noizbait hotseman dioçotedan ene eguitecoei.

31. Eta Labanec erran cioen: Cer emanen darotzut? Jacobec ihardetsi çuen: Ez dut deusere nahi: bainan eguiten baduçu nic galdatzen dudana, alhatuco eta çainduco ditut berriz ere çure aciendac.

32. Ikar çatzu çure arthalde guciac, eta berez çatzu nabarduraric eta ilean pintarnaric duten ardiac oro; eta uherric, pintarnaturic eta nabarrac ethorrico diren guciac nahiz ardietan, nahiz ahuncetan, içanen dira ene sari.

33. Eta gueroan ene çucentasunac ihardetsico du enetzat, ethorrico çaitzunean ene sariaren emateco ordua: eta nabarrac, pintarnatuac edo uherrac içanen ez diren ardi eta ahunz guciec jaçarrico darotet ohoinçaz.

34. Eta Labanec ihardetsi cioen: Onhesten dut çure galdea.

35. Eta egun berean bereci cituen ahunz, eta ardi, eta aker, eta ahari nabar eta pintarnatuac: eta colore batetaco arthalde gucia, erran nahi da oro xuri edo belça cena, eman çuen bere semeen escuetara.

36. Eta hirur egunen bidea eçarri çuen bere eta bere suhiaren artean ceinac alharazten baitzituen gaineraco arthaldeac.

37. Jacobec beraz harturic burçunz, amanda, eta albo çaharo hece batzuec açala kendu cioten cembaiti: eta açala kendu ondoan larrutuac içan cirenetan, xuria aguertu cen: bainan oso utzi cituenac ferde guelditu ciren: eta holetan colore bat baino guehiago eguin cen.

38. Eta eçarri cituen asquetan ceinetara ixurcen baitzen ura, arthaldeec edatean beguien azpian içan cetzatençat çaharoac, eta beguien aitzinean ernal citecençat.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30