Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Berriz ere içorra guerthaturic, eguin çuen seigarren seme bat,

20. Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.

21. Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.

22. Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.

23. Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.

24. Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat.

25. Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.

26. Indatzu, goan nadien, ene emazteac eta ene haurrac, ceinen içateco cerbitzatu baitzaitut: badaquiçu nola cerbitzatu çaitudan.

27. Labanec erran cioen: Gracia ardiets biaçat çure aitzinean, ecen frogançaz eçagutu dut Jaincoac çu gatic benedicatu nauela.

28. Cerorrec xeda çaçu eman behar darotzudan saria.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30