Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:16-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta Jacob arratsean landatic heldu celaric, bidera atheraturic Liac erran cioen: Çato gaur ni gana, ceren ardietsi baitzaitut ene semearen urriloen sari. Eta gau hartan lo eguin çuen Liarequin.

17. Eta hunen othoitzac ençun cituen Jaincoac, eta amatu cen eta borzgarren semeaz erdi.

18. Eta erran çuen: Jaincoac sariztatu nau ceren ene nescatoa eman diodan ene senharrari: eta haurra deithu çuen Isacar.

19. Berriz ere içorra guerthaturic, eguin çuen seigarren seme bat,

20. Eta erran çuen: Dohain onez dohatu nau Jaincoac: aldi huntan ere ene senharra enequin egonen da, sei semeren aita eguin dudalacotz: eta hargatic haurra deithu çuen Çabulon.

21. Hunen ondotic içan çuen alaba bat Dina deithua.

22. Erraquelez ere orhoitu içan cen Jauna, ençun çuen, eta idequi cioen haur-uncia.

23. Erraquel içorra guerthatu cen eta erdi cen seme batez, erraten çuelaric: Jaincoac kendu darot ene laidoa.

24. Eta haurra Josep deithu çuen, erraten çuelaric: Jaunac eman biaçat oraino bigarren seme bat.

25. Josep sorthu ondoan, Jacobec erran cioen bere aitaguinarrebari: Utz neçaçu bihurcera ene herrira eta ene sor-lekura.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30