Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 30:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Erraquelec ikusiric agor çagoela, bekaiztu citzaioen bere ahizpari, eta bere senharrari erran cioen: Indatzu haurrac niri ere, hilen naiz bercela.

2. Jacobec samurturic ihardetsi cioen: Ni othe naiz Jaincoa beçala ceinac gabetu baitzaitu sabeleco fruitutic?

3. Eta Erraquelec erran cioen: Badut nescato bat, Bala: hurbil çaquizco, erdi dadiençat ene alçoan, eta haren ganic içan detzadan haurrac.

4. Eta eman cioen ezconçaz Bala: hau,

5. Guiçona hurbilduric, amatu cen, eta erdi seme batez.

6. Eta Erraquelec erran çuen: Jaunac erabaqui du ene alde, eta ençun du ene boça, seme bat niri ematean; eta horren gatic deithu çuen Dan.

7. Eta berriz ere amaturic, Balac eguin çuen berce seme bat,

8. Ceinetaz Erraquelec erran baitzuen: Jaincoac erkatu nau ene ahizpari eta garai guelditu naiz; eta haurra deithu çuen Nefthali.

9. Liac eçaguturic haur eguitetic guelditu cela, eman cioen Jacobi Celpha bere nescatoa,

10. Ceina amatu baitzen eta Seme batez erdi,

11. Liac erran çuen: Çorionean; eta hargatic eman cioen Gad icençat.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 30