Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 3:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta aditu çutenean Jainco Jaunaren boça baratzean çabilalaric arrastirico haicearen mugan, Adam eta bere emaztea gorde ciren Jainco Jaunaren beguithartetic pharabisuco çuhaitzen-pean.

9. Eta Jainco Jaunac deithu çuen Adam, eta erran cioen: Non çare?

10. Adamec ihardetsi cioen: Ençun dut çure minçoa pharabisuan: bainan lotsatu naiz bilucia naicelacotz, eta gorde içan naiz.

11. Jaunac erran cioen: Eta nondic daquiçu bilucia çarela, baicic-ere jan duçulacotz nic debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic?

12. Adamec ihardetsi cioen: Lagunçat eman darotaçun emazteac escaini darot fruitu hortaric, eta jan içan dut.

13. Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 3