Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 3:13-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta Jainco Jaunac erran cioen emazteari: Certaco eguin duçu hori? Ihardetsi çuen: Sugueac enganatu nau, eta jan dut.

14. Eta Jainco Jaunac erraten dio sugueari: Hori eguin ducalacotz, madaricatua haiz lurreco acienda eta basabere gucien artean: herrestatuco haiz hire sabelaren gainean, eta lurra janen duc hire bicico egun oroz.

15. Etsaigoa eçarrico diat hire eta emaztequiaren artean, hire umeen eta harenen artean: harec lehertuco daroc burua, eta hic malçurqui jaçarrico dioc haren hindagorari.

16. Emaztequiari ere erran cioen: Usutuco ditut çure gaitzac eta çure içorrac: oinhacetan erdico çare, eta içanen çare guiçonaren escupeco, eta guiçona içanen da çure nausi.

17. Guero erran cioen Adami: Ceren ençun içan duçun çure emaztea, eta jan duçun nic jatea debecatu narotzun çuhaitzeco fruitutic, lurra madaricatua da çure eguitatean: çure nequeen bidez janen duçu çure bicico egun gucietan hartaric atheraco duçun hazcurria.

18. Elhorriac eta astakaloac emanen darozquitzu, eta janen duçu lurreco belharra.

19. Çure copetaco icerdian janen duçu oguia, bihur çaitecen arteo lurrera ceintaric içan baitzare atheratua: herrauts çare ecen, eta herrautsetara çare bihurtuco.

20. Eta Adamec bere emazteari icençat eman cioen Eba; ceren baitzen guiçon gucien ama.

21. Jainco Jaunac eguin ere içan cituen Adami eta haren emazteari larruzco soinecoac eta hequiec jaunci içan ciotzoten:

22. Eta erran çuen: Huna Adam gutaric bat iduri eguina, onguia eta gaizquia daquizquiela: orai beraz escua eçar ez deçan bicitzeco çuhaitzaren gainean, har ez deçan hartaric, eta jan, eta bici ez dadien bethiere.

23. Eta Jainco Jaunac igorri çuen gogozco pharabisutic, lant ceçançat lurra ceintaric atheratua içan baitzen.

24. Eta Adam kendu çuen handic, eta gogozco pharabisuaren aitzinean eçarri çuen querubin bat, eta ezpata gardun dardararari bat, çaincecotzat bicitzeco çuhaitzeraco bidea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 3