Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 29:23-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Bainan arratsean Lia bere alaba sarraraci çuen Jacoben gana,      

24. Nescato bat emanic Celpha deitzen cena. Jacob ohi den beçala hurbildu citzaioen, eta goiça ethorri cenean Lia ikusi çuen.

25. Eta erran cioen bere aitaguinarrebari: Cer eguin nahi içan duçu? Ez othe çaitut Erraquelençat cerbitzatu? certaco enganatu nauçu?

26. Labanec ihardetsi cioen: Ez da gure lekuan aztura, gazteenac lehenic ezconçaz emateco.

27. Bethe çaçu Liarequilaco astea: eta Erraquel emanen darotzut berce çazpi urtheren lanarençat.

28. Jacobec galdea onhetsi çuen: eta astea iragan-eta, ezcondu cen Erraquelequin,

29. Ceinari aitac nescatotzat eman baitzioen Bala.

30. Azquenecotz Jacobec bere hautuco ezconça eguin eguinic, bigarren hau gogoanago içan çuen, berce çazpi urthez Laban cerbitzatzen çuelaric.

31. Bainan Jaunac ikusiric Lia erdeinatzen çuela, idequi çuen hunen haur-uncia, Erraquel agor guelditzen celaric.

32. Lia seme batez amatu cen beraz, eta deithu çuen Erruben, erraten çuelaric: Jaunac ikusi içan du ene aphalcunça; maithatuco nau orai ene guiçonac.

33. Berriz ere amatu cen, eta seme batez erdi, eta erran çuen: ceren Jaunac ikusi baitu erdeinu banuela, eman içan darot hau ere; eta icen eman cioen Simeon.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 29