Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 29:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jacob lothuric beraz bideari, ethorri cen iguzqui-sorthaldeco lurrera.

2. Eta ikusi çuen putzu bat landa batean, eta hirur ardi-arthalde ondo hartan etzanac: ecen putzu hartaric edaraten ciren aciendac, eta harri handi batez tapatzen cen putzuco ahoa.

3. Ohitza cen, ardi guciac bildu-eta, harria alchatzea, eta arthaldeac ase-ta, putzuco ahoan berriz eçarcea.

4. Eta Jacobec erran cioten arçainei: Anaiac, nongoac çarete? Ihardetsi çuten: Haranecoac.

5. Galdeguin çuen berriz: Eçagutzen duçue Laban, Nacorren semea? Erran çuten: Eçagutzen dugu.

6. Ongui da? —Osagarri du; eta horra Erraquel haren alaba non heldu den bere arthaldearequin.

7. Jacobec erran cioten berriz: Iguzquia gora da oraino eta ez da arthaldeac bordetara erakar ordu: emoçuete beraz lehenago ardiei edatera, eta guero alhatzera bihurraraciren ditutzue.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 29