Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 28:5-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana.

6. Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric:

7. Eta Jacob ere, bere burhasoei obeditzeco, Siriara goan cela:

8. Eta ikusiric oraino aitac etziotela gogo onez beguiratzen Canaango nescatchei:

9. Goan cen Ismaelen gana, eta emaztetzat hartu çuen, aitzmean cituenez berçalde, Maheleth, Ismael Abrahamen semearen alaba, Nabaiothen arreba.      

10. Jacob beraz Bersabetic atheraturic bacihoan Haranera.

11. Eta heldu içan cenean toqui batetara, eta nola han phausatu nahi baitzuen iguzquia etzan ondoan, han çauden harrietaric hartu çuen, eta buruaren azpian eçarriric, leku berean lo eguin çuen.

12. Eta ametsetaric ikusi çuen çurubi bat muthur batez lurraren gainean eta berceaz cerua uquitzen çuela: eta Jaincoaren aingueruac hartan goiti eta beheiti çabilçan,

13. Eta Jauna çurubi buruan bermatua, erraten cioela: Ni naiz Abraham çure aitaren Jainco Jauna, eta Isaaquen Jaincoa: çuri eta çure ondocoei emanen darotzuet lurra ceintan lo baitzaude.

14. Eta çure ondoregoa içanen da lurreco herrautsa iduri: hedatuco çare iguzquiaren ilkialdetic sarralderaino eta ipharretic hegoaraino: eta lurreco leinu guciac içanen dira çu baithan eta çure ondoregoa baithan benedicatuac.

15. Eta çure çainçailea içanen naiz goanen çaren toqui gucietan, eta berriz erakarrico çaitut lur huntara: etzaitut utzico erran ditudan guciac bethe arteo.

16. Eta lotaric atzarri cenean, Jacobec erran çuen: Eguiazqui Jauna leku huntan da, eta nic ez naquien.

17. Eta lotsatzen celaric, erran çuen: Ceinen den leku hau ikaragarria! ez da hau berceric, baicen Jaincoaren etchea eta ceruco athea.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 28