Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 28:2-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Bainan eguiçu hemendic, eta çoaci Mesopotamia Siriacora, Bathuel çure amaren aitaren etchera, eta handic har çaçu emazte bat Laban çure osabaren alabetaric.

3. Eta Jainco guciz botheretsuac benedica çaitzala, berharaz eta popularaz çaitzala, içan çadiençat jendaia ascoren buru.

4. Eta eman detzatzula çuri eta çure ondotic çure ondocoei Abrahamen benedicioneac: goça deçaçun çure erromeriaco lurra, çure aitasori aguindua içan dena.

5. Eta Isaaquec igorri çuenean, goan cen Mesopotamia Siriacora, Laban Bathuel siriarraren seme eta Errebeca bere amaren anaia gana.

6. Bainan Esauc ikusiric aitac benedicatu çuela Jacob, eta igorri çuela Mesopotamia Siriacora, handic emazte har ceçançat; eta benedicionea eman-eta, manatu çuela erraten cioelaric: Ez duçu emazteric hartuco Canaango nescatchetaric:

7. Eta Jacob ere, bere burhasoei obeditzeco, Siriara goan cela:

8. Eta ikusiric oraino aitac etziotela gogo onez beguiratzen Canaango nescatchei:

9. Goan cen Ismaelen gana, eta emaztetzat hartu çuen, aitzmean cituenez berçalde, Maheleth, Ismael Abrahamen semearen alaba, Nabaiothen arreba.      

10. Jacob beraz Bersabetic atheraturic bacihoan Haranera.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 28