Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 28:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta ametsetaric ikusi çuen çurubi bat muthur batez lurraren gainean eta berceaz cerua uquitzen çuela: eta Jaincoaren aingueruac hartan goiti eta beheiti çabilçan,

13. Eta Jauna çurubi buruan bermatua, erraten cioela: Ni naiz Abraham çure aitaren Jainco Jauna, eta Isaaquen Jaincoa: çuri eta çure ondocoei emanen darotzuet lurra ceintan lo baitzaude.

14. Eta çure ondoregoa içanen da lurreco herrautsa iduri: hedatuco çare iguzquiaren ilkialdetic sarralderaino eta ipharretic hegoaraino: eta lurreco leinu guciac içanen dira çu baithan eta çure ondoregoa baithan benedicatuac.

15. Eta çure çainçailea içanen naiz goanen çaren toqui gucietan, eta berriz erakarrico çaitut lur huntara: etzaitut utzico erran ditudan guciac bethe arteo.

16. Eta lotaric atzarri cenean, Jacobec erran çuen: Eguiazqui Jauna leku huntan da, eta nic ez naquien.

17. Eta lotsatzen celaric, erran çuen: Ceinen den leku hau ikaragarria! ez da hau berceric, baicen Jaincoaren etchea eta ceruco athea.

18. Jacobec beraz goicean jaiquiric, hartu çuen buru-azpian eçarri içan çuen harria, eta olioa gainera ixuriric, xutic eçarri çuen orhoitpenetaco.

19. Eta Bethel icençat eman cioen, lehenago Luça deitzen cen hiriari.

20. Eta botu ere eguin çuen, erraten çuelaric: Baldin Jaincoa enequin egoten bada, eta çaincen banau orai deramadan bidean, eta ematen badarozquit oguia jateco, eta soinecoac jaunzteco,

21. Eta çorionequin itzulcen banaiz ene aitaren etchera: Jauna içanen da ene Jaincoa.

22. Eta orhoitpenetan landatu dudan harri hau, deithuco da Jaincoaren etchea; eta escainico darozquitzut, Jauna, çuc niri emanen daquizquedatzun gucien hamarrenac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 28