Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 27:36-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

36. Eta Esauc erran cioen oraino: Çucenqui emana içan çaio Jacoben icena: ecen bigarren aldian jauçaraci nau ene lekutic: ene premutasuna eraman darot lehen, eta orai bigarrenecotz atzeman darot ene benedicionea. Eta berriz-ere aitari erran cioen: Enetzat ere ez duçu beguiratu benedicioneric?

37. Isaaquec ihardetsi çuen: Eçarri içan dut çure jaun, eta bere anaia guciac azpicotu diozcat; oguiaz eta arnoaz jarri dut, eta gueroztic, ene semea, cer eguinen dut guehiago çuretzat?

38. Esauc erran cioen: Aita, ez othe duçu benedicione bakar bat ere? othoizten çaitut benedica neçaçun ni ere. Eta orroaz nigar eguiten baitzuen,

39. Isaaquec, uquituric, erran cioen: Çure benedicionea içanen da lurraren goritasunean eta ceruco ihincean.

40. Bicico çare ezpataz, eta çure anaiaren cerbitzuco içanen çare: bainan ethorrico da ordua non iharrosiren eta kenduco baituçu uztarria çure lephotic.

41. Esauc gaitzirizcoan çaducan beraz bethi Jacob aitac eman cioen benedicionea gatic: eta eguin çuen bere baithan: Ethorrico dira ene aitaren doluco egunac, eta hilen dut orduan ene anaia Jacob.

42. Errebeca hortaz jaquinsun eguina içan cen: ekarraraciric Jacob bere semea, erran cioen: Huna Esau çure anaia dixiduz non hari den hilen çaituela.

43. Orai beraz, ene semea, adi çaçu ene solasa, eta jaiquiric ihes-eguiçu Haranera Laban ene anaia gana:

44. Eta harequin egonen çare cembait egun, çure anaiaren hasarrea jabal dadin arteo.

45. Hauts dadin haren gaitzialdia, eta ahanz detzan arteo eguin diozcatzunac: norbait igorrico darotzut guero, eta ekarraracico çaitut handic huna. Certaco galduco ditut ene bi semeac batean?

46. Eta Errebecac erran cioen Isaaqui: Ene bicia higüincen dut Hethen alabac gatic: baldin Jacobec leku huntaco odoletic harcen badu emazte, ez dut bici nahi guehiago.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 27