Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 27:3-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Har çatzu çure harmac, gueci-uncia eta balazta, eta athera çaite campora; eta ihici cerbait atzeman duqueçunean,

4. Eguin diçadaçu hartaric jaqui bat nic maite dudala daquiçuna, eta ekar diçadaçu jan deçadan, eta ene arimac benedica çaitzan, hil nadien baino lehen.

5. Errebecac hori adituric, eta Esau campora goan cenean bere aitaren manuaren bethetzera,

6. Erran cioen Jacob bere semeari: Aditu dut çure aita minçatzen çure anaia Esaurequin, erraten cioela:

7. Ekar diçadaçu çure ihicitic, eta xuxen ditzadatzu jaquiac jan detzadan, eta benedica çaitzadan Jaunaren aitzinean hil baino lehen.

8. Orai beraz, ene semea, ene erranei beguira çaite:

9. Eta arthaldera goanic, ekar diçadatzu bi pittica hobeenac, hequietaric eguin detzadan çure aitari laket çaizcoen jaquiac.

10. Eta aitzinera emanen diotzatzunean, eta jan duqueenean, benedica çaitzala hil baino lehen.

11. Jacobec ihardetsi cioen: Badaquiçu Esau ene anaia guiçon iletsua dela, eta ni leguna.

12. Aitac uqui baninça eta eçagut, beldur naiz uste içan deçan enganatu nahi içan dudala, eta benedicionearen orde, burhoa bil deçadan ene gainera.

13. Amac erran cioen: Ene gainera jauts bedi, ene semea, burho hura: bakarric niri beguira çaite, çoaci eta ekar diçadaçu nic errana.

14. Goan cen, ekarri çuen eta amari eman. Hunec jaquiac xuxendu cituen Jacoben aitac laket cituela çaquien beçala.

15. Eta etchean cituen Esauren soinecoric ederrenac jaunci ciozcan Jacobi.

16. Eta escuac inguratu ciozcan pittica-larruz eta estali lephoco agueriac.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 27