Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 25:18-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta bere egoitza içan çuen Hebilatic eta Surreraino, ceina Eguiptoari beguira baitago, Asirian sarcean; bere anaia gucien aitzinean hil cen.

19. Hauquiec dira orobat Isaac Abrahamen semearen ondoregoac: Isaac içan cen Abrahamen seme;

20. Eta berrogoi urthetara heldu cenean, emaztetzat hartu çuen Errebeca, Bathuel Mesopotamiaco Siriarraren alaba, eta Labanen arreba.

21. Isaaquec Jauna othoiztu çuen bere emaztearençat, ceren baitzen barreta: eta Jaunac ençun çuen, eta Errebecari eman cioen haurbidea.

22. Bainan bi ume guducatzen ciren haren sabelean; eta erran çuen: Hau hola guerthatzecoa bacitzaitan, cer cen beharric haurdun guertha nindadien? Eta goan cen Jaunaren consultatzera.

23. Jaunac ihardetsi cioen: Bi jendaia dira çure sabelean, eta bi populuac bi aldetara jarrico dira çure sabeletic beretic; eta populuac populua garaituco du, eta çaharrena gazteenaren azpico içanen da.

24. Orduco, erditzeco muga ethorri cen, eta huna bi biritchi causitu cirela haren sabelean.

25. Lehembicicoric atheratu cena, gorrasta cen, eta gucia abere larru bat beçala ilez bethea: eta deithua içan cen Esau. Bigarrena atheratu cen berehala; anaiaren çangoa escuz atchiquitzen çuen: eta horren gatic deithu çuen Jacob.

26. Isaac hirur hogoi urthetan cen haur horiec sorthu citzaizconean.

27. Morroindu cirenean, Esau ihiztari ancetsu athera cen, eta bazterretan çabilana: bainan Jacob, guiçon lañoa, olhetan egoten cen.

28. Isaaquec Esau maite çuen, ceren haren ihicietaric jaten baitzuen: bainan Jacob cen Errebecaren bihotzecoa.

29. Bada, Jacobec xuxendu çuen jaquia: Esau campotic nekatua ethorri cenean haren gana,

30. Erran cioen: Indaçu niri jateco gorrast hori, ceren hainitz nekatua bainaiz. Horren gatic eman cioten icena Edom.

31. Jacobec ihardetsi cioen: Sal diçadaçu çure premutasuna.

32. Esauc erran cioen: Huna non hilcen naicen; certaco duquet premutasuna?

33. Cin eguidaçu beraz, dio Jacobec. Esauc cin eguin cioen, eta premutasuna saldu.

34. Eta hola oguia eta dilista azpila harturic, jan çuen, eta edan, eta goan cen, hambat grinatu gabe ceren saldu çuen bere premutasuna.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 25