Itun Zaharra

Itun Berria

Jenesa 25:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hadar, eta Thema, eta Jethur, eta Naphis, eta Cedma.

16. Horiec dira Ismaelen semeac: eta icen horiec hequien gaztelu eta hirienac, hequien hamabi leinuen buruac.

17. Eta Ismaelen bicitzeco urtheac içan ciren ehun eta hogoi eta hamaçazpi, eta ahituz hil cen, eta batu cen bere populuari.

18. Eta bere egoitza içan çuen Hebilatic eta Surreraino, ceina Eguiptoari beguira baitago, Asirian sarcean; bere anaia gucien aitzinean hil cen.

19. Hauquiec dira orobat Isaac Abrahamen semearen ondoregoac: Isaac içan cen Abrahamen seme;

20. Eta berrogoi urthetara heldu cenean, emaztetzat hartu çuen Errebeca, Bathuel Mesopotamiaco Siriarraren alaba, eta Labanen arreba.

Irakurri kapitulu osoa Jenesa 25